martes, 16 de enero de 2018

HIZKUNTZAK GUNEX PROIEKTUAN

Urtero egiten dugun bezala, aurten ere Gunex proiektuarekin ari gara jo eta ke lanean. Proiektu honen bidez, Erdi Aroa lantzen dugu ikasgai guztietan, zeharkako helburu bat bihurtuz. Bi astetan egiten dugun lanak, antolatzen dugun Erdi Aroko azokan izaten du unerik distiratsuena. Azoka honetara Lehen Hezkuntzako 3. mailako umeak gonbidatzen ditugu eta gure DBH 2.mailako ikasleek azaltzen dizkiete ikasitakoak. Euskaran adibidez, ipuin bat euskarara itzuli eta gero, istorioari buruzko irudirik adierazgarrienak marraztu eta margotu egiten dituzte. Gero, umeei kontatu eta antzeztu.




No hay comentarios:

Publicar un comentario