jueves, 22 de marzo de 2018

EUSKAL ASTEAN EGINDAKO LANAK


Euskal Astean zehar lan eta proiektu asko egiten ari gara, besteak beste DBH-ko 3. eta 4. kurtsokoek komiki erraldoiak egin dituzte. Talde bakoitzak gai bat adostu du, eta Aizu protagonista izanda, sei edo zazpi binetetako istorioa asmatu dute. Komiki banda hauetan gure ikasleek, lan mota hauetan erabiltzen ohi diren elementuak sartzen dituzte, hau da, plano orokorrak, plano ertainak, bunbuiloak, kartutxoak, onomatopeiak, letren tamaina ezberdinak...Hemen duzue adibide bat:




DBH-ko 4.C


Batxilergokoek ere, kaligramak egin dituzte. Hona hemen adibide batzuk:



BATXILERGOKOEN KALIGRAMAK



BATXILERGOKOEN KALIGRAMAK

DBH-ko 2. kurtsokoak jo eta ke ari dira lanean, komikiak bukatzeko eta Lehen Hezkuntzako 3. mailako neska-mutilei oparitzeko. Ikus ezazue nola ari diren ...










lunes, 19 de marzo de 2018

EUSKAL-ASTEA 2018 - ERANSKAILU IRABAZLEA

Urtero legez, Euskal Astea ospatzeko sasoia heldu da. Aurten, martxoaren 19tik 23ra luzatuko da eta hamaika ekintza antolatu ditugu euskararen erabilera bultzatzeko asmoarekin.
Beti bezala, gure ikasleek eranskailuaren lehiaketarako proposamen ugari eman dizkigute. Zaila egin zaigu hainbesteren artean bat aukeratzea. Ea zuen gustukoa den!

ZORIONAK BEATRIZ !!










AURKEZTUTAKO ERANSKAILU BATZUK



AURKEZTUTAKO ERANSKAILU BATZUK

martes, 13 de marzo de 2018

MEIN TAG

Los alumnos de 3ºESO de Alemán escribimos ya frases más largas y elaboradas. Aquí tenemos varios ejemplos (con algunos fallos...)



MEIN TAG by cristina on Scribd

FÊTE À L'ÉCOLE


Les élèves de seconde de français ont préparé des activités pour organiser une fête à l'école et ont créé des affiches pour les annoncer de façon creative et attirante.






EUSKAL TXIRIGOTAK- INAUTERIAK 2018




Aurtengo inauteriak gure ikastetxean bereziak izan dira. DBH-ko ikasleek txirigotak antolatu dituzte. Eredua, nola ez, Cadizeko txirigotak izan dira eta neska-mutilek gogoz prestatu dituzte beraien lanak.
Asko izan dira parte hartu duten ikasleak. Talde bakoitzak bere abestia prestatu,antzeztu eta dantzatu egin du; beti barregarriak, zorrotzak eta gaurkoak diren gaiak jorratuz.
Bideoan ikusi dituzuen zatitxoak, adibide batzuk baino ez dira. Ikusgarriak gure ikasleen txirigotak!!!