jueves, 22 de marzo de 2018

EUSKAL ASTEAN EGINDAKO LANAK


Euskal Astean zehar lan eta proiektu asko egiten ari gara, besteak beste DBH-ko 3. eta 4. kurtsokoek komiki erraldoiak egin dituzte. Talde bakoitzak gai bat adostu du, eta Aizu protagonista izanda, sei edo zazpi binetetako istorioa asmatu dute. Komiki banda hauetan gure ikasleek, lan mota hauetan erabiltzen ohi diren elementuak sartzen dituzte, hau da, plano orokorrak, plano ertainak, bunbuiloak, kartutxoak, onomatopeiak, letren tamaina ezberdinak...Hemen duzue adibide bat:




DBH-ko 4.C


Batxilergokoek ere, kaligramak egin dituzte. Hona hemen adibide batzuk:



BATXILERGOKOEN KALIGRAMAK



BATXILERGOKOEN KALIGRAMAK

DBH-ko 2. kurtsokoak jo eta ke ari dira lanean, komikiak bukatzeko eta Lehen Hezkuntzako 3. mailako neska-mutilei oparitzeko. Ikus ezazue nola ari diren ...










No hay comentarios:

Publicar un comentario